Páginas

jueves, 3 de mayo de 2012

HOSPITALEKO HAURRAK

Duela pare bat aste, Psikologiako orduan, Hospitaleko haurren hezkuntzaz arduratzen diren bi arduradun etorri zitzaizkigun  hitzaldi bat emateko. Bertan hainbat gauza interesgarri aipatu zituzten esaterako nola funtzionatzen duen etxez etxeko zerbitzuak eta nola egiten duten lan haur hauekin. Izan ere, haur hauen hezkuntza prozesua haien osasunaren araberakoa da. Lehenik jakin behar dugu haurrek gaixotasun ezberdinak dituztela eta beraz ez dela berdina astebeterako hospitalean jarduten duen haur bat, hanka puskatu duelako edo minbizia duen haur bat. Haur batzuek ezin dute beraien gelatik atera eta askotan medikuaren baimena behar izaten dute klaseetara joan ahal izateko.
Gainera ordutegiari dagokionez ez da gure eskolan bezala ordutegi finkoa, aldaketaz gainezka dago haurren osasunaren arabera. Haurrek, gehienetan 3-18 tarteko haurrak izaten dira, izugarri eskertzen dute sendagile, erizain eta gurasoen maitasun eta goxotasuna. Hospitaleko eskolan lan kooperatibo nahiz bakarkakoak lantzen dira beraien adinaren arabera eta hainbat jarduera burutzen dituzte denon artean nahiz 8,18 edota 3 urte izan.

Adin ezberdineko jendearekin bizikidetza lantzen da eta nahiz eta klase hauek boluntariozkoak izan eta ez  behartuak izan irakasleek haur bakoitzaren eskolarekin jartzen dira kontaktuan haurraren maila jarraitu ahal izateko eta honela bere ikaskuntza behar bezala mantendu ahal izateko. Lantzen ez den materia bakarra noski, heziketa fisikoa da, haurren osasunak ezin baitu ikasgai hau ikasteko haina osasun.

Batzuetan haurrak errudun sentiaraz daitezke beraien gaixotasunagatik eta haien autoestimua baxua izaten da. Horretan gurasoen eta sendagile/erizainen laguntzaz lortzen dute haurraren motibazioa igo dadin eta ulertarazten diote ez dela bere gaixotasunaren errudun, baizik eta berak duen indar guztiaz eutsi behar diola goiari.

Gaixotasunaren arabera, haur batzuk ondo ateratzen dira hospitaletik eta irakasle hauek agur bero batekin agurtzen dute baina beste batzuk ezin izaten diote eutsi haien gaixotasuna gogorregia delako. Horrek asko sufriarazten ditu bai irakasleak baita familia ere baina irakasleek zioten moduan hainbat  oroitzapen goxo uzten dizkie.
Benetan liluragarria iruditzen zait irakasle hauen lana eta erabat azpimarratzekoa beraien ahalegina. Nahiz eta gaixoak izan haurrak izaten jarraitzen dute eta ez ditugu inoiz ahaztu behar. Asko miresten ditut haur hauek eta inork baino gehiago merezi dutela aipatu behar dut! Senda zaitezteela espero dut!!!

Informazio gehiago nahi baduzue sar zaitezte hemen: 
  • http://donospi.blogspot.com.es/



IRAKASLEEK....NOLA IRAKATSI BEHARKO LUKETE?


"Si un alumno no aprende por el camino que el docente enseña, el docente deberá buscar el camino por el que cada alumno aprende.

 Lehenengo esaldia nahiz eta utopikoa izan, jakin badakigu irakasleak bere lana gustuko badu, ahaleginak egingo dituela bere ikasle guztiak ondo ezagutzeko, beraiei edukiak ondo transmititu ahal izateko eta bere helburuak umeen ikaskuntza prozesuari dagokionez ondo jorratzeko. Hala nola, kontuan hartu behar dugu, kasu berezietan, helburu horiek ez direla nahi bezala lortzen. Izan ere,  haur batzuek, dislexia, daltonikotasuna, Asperger sindromea, hiperaktibitatea etab gaixotasunak dituztenez, zailagoa zaie besteen erritmoa jarraitzea eta kasu hauetan, gurasoen eta irakaslearen aldetik laguntza ezinbestekoa da.  Kasu hauetan, haurrak eskatzen diguna, babesa, goxotasuna, animoak eta pazientzia edukitzea da. Honela, haurraren auto-estima gorantz joango da eta irakaslearen helburuak beteko dira.
 Txinako esaera zahar batek dioen bezala, "ez dago inoiz ikasle txarrik,irakasle txarrak baizik"
Bigarren esaldi honek azpimarratzen duen bezala irakaslea da haurrei egokitu behar zaie eta ez alderantziz. Irakaslea da haurren gidaria, beraz haurren erritmoa markatu behar du haur guztien ezaugarriak ezagutu eta ulertuta. Jakin behar du berak dituen helburu eta edukiak nola irits arazi  haur guztiei, bere hezkuntzarekiko duen grina haurrei transmitituz eta haurrengan interesa berpiztuz. Honela, motibatuz, haurrek poliki-poliki haien kabuz hezkuntzan barrena sartuko  dira giro goxo batean murgildurik.

martes, 24 de abril de 2012

HAUR ADOPTATUAK



Atzo, Adopzioaren hitzaldian egon nintzen. Bertan psikologo bat etorri zen eta teoria pixka bat kontatu ostean bere esperientziaz egin zuen hizketaldia, izan ere berak 5 urterekin etorritako haur adoptatu bat baitu. Hitzaldian esandako datu batzuekin erabat ados nago baina beste batzuekin aldiz ez. Hitzaldi guztietan bezala esaten duten guztiarekin ez dago ados egon beharrik. Alde batetik psikologoak haur adoptatuez hitz egin zuenean indarkeria jasandako haurrez hitz egiten ari zen. Egia da, haur adoptatu gehienak indarkeriak edota esperientzia txarrak jasan behar izan dituztela eta beste familiarekin bizitzera joaten direnean esperientzia horiek beraien barnean geratzen direnez erreakzioak sortzen zaizkiela baina ongi pentsatzen badugu..ez al da horixe bera gertatzen ere haur biologikoekin?
Ondoren adoptatuen heziketaz hitz egiten egon ginen, nola lagundu beraiei. Maitasuna eman behar zaie eta beraienganako atentzio maximoa. Baina hori ere, atentzioa ez al dute haur guztiek eskatzen? ez al da hori arrazoia, atentzio falta, alegia, haurrek nahi dutena egiten dutela? Haurren jarrera askotan helduenganako atentzioa eskuratzeko da eta ez gara hortaz ohartzen.
Haur adoptatu guztiak gurasoen desiraz beterikoak dira eta hori puntu garrantzitsutzat jo behar dugu.
Baina adoptatu izateak ez du esan nahi salbuespenak egin behar direla, azken finean beste edozein familia bezala hezten dira beraren adopzioko herrialdeko kulturan murgilduta
Bideo honetan esaten den bezala, nahiz eta haurra ez hain txikia izan(5-6-7urte) beraien guraso adoptatuetatik jasotako maitasun osoa jasoz eta haurreko esperientzia txarrak gogoratuz haien adaptazioa eta eboluzioa ondo garatuko da.

EGI OSOA! HELDUAK GARA HAURRAREN EREDU!

      


Bideo honek erraz adierazten du haurrek zer egiten duten. Bideoko haurrak dioen bezalaxe txiki txikiak garenetik gure inguruko helduen jarrerak aztertzen ditugu. Helduen jarrerek haurrarengan izugarrizko eragina izaten dute, izan ere, helduak baitira haurraren eredu jarraitzaile. Horrexegatik diot kontu handia izan behar dugula gure jarrerarekin, gure izateko moduarekin, behintzat haurren aurrean eta ahal bada denen aurrean. Honela, haurraren jarrera zuzena izango da baldin eta hezitzaileek zuzen eta ondo hezten badute. Hala ba, jarrera hezkuntza prozesurako beharrezko elementua dela esango nuke nik. Izan ere, jarrera desegokiak izugarrizko nahastea eragin dezake gelan. Jarrera, bai etxean, bai kalean eta baita eskolan landu behar den elementua iruditzen zait eta gizarteratzeko ezinbestekoa. Izan ere, jarrera bortitzek azkenean haurra baztertuta uzten dute, isolatuta. Haurrek guk eginiko guztia ikasten dute: nola erantzuten dugun, nola portatzen garen besteekiko, nola tratatzen ditugun gauzak...den-dena grabatzen dute beraien buruan eta ondoren hauen moduko jarrerak erreproduzitzen dituzte. Esaterako, etxean, indarkeriazko jarrera badago, umearentzat eginkizun hau normaltasun batean sartuko denez, bera ere indarkeria erabiltzen hasiko da; etxean hitz gakoak esaten badira oso maiz, egunerokotasunean, haurrak hitz gakoak esango ditu oso txikitatik.
 Bideoko haurrak dioen bezalaxe, beti gurasoak mirespenez zelatatzen ditu, berarekin bizitzen ari den momentu guztiak, nahiz onak edota txarrak izan berarekin jardungo dutela eta etorkizunerako bidea erakutsiko dioten pausotzat hartuko ditu.

lunes, 23 de abril de 2012

ZER BEHAR DA HAUR BAT HEZTEKO?


Inoiz ez al diozue zuen buruari galdetu zer den haur bat hezteko beharrezkoa? Nik mila aldiz. Haur bat beste mundu bat dela esan behar dugu eta mundu hau garatzeko hainbat elementu behar ditu. Lehenik eta behin, haurra heziko duten guztien kooperazioa eta koordinazioa. Hau gabe, haurraren heziketa prozesua erdibidean geratzeko arriskua legoke eta azken finean nahiz eta gurasoen edo irakaslearen errua izan, ondorioak jasoko dituena haurra izango da. Egia da, heziketa prozesu bat, haurrak beregan duen motibazioarekin ere zerikusi handia duela. Haurraren motibazioa altua bada errazagoa izango da prozesua nahiz eta ezinbesteko osagai hauek beharrezkoak diren: Errespetua, alaitasuna, adeitasuna, gizalege-tasuna, maitasuna eta laguntasuna. Elementu guzti horiek haurrarengan parte hartzen badute hezkuntza prozesua ongi joango da.
Errespetua, elementu garrantzitsuenetarikoa dela esango nuke. Errespeturik gabe, gizarteratze prozesuan arazoak edukiko lituzke haurrak, eta nire ustez elementu hau poliki-poliki galtzen ari den elementuetariko bat dela esan nezake eta hori gizarterako arriskutsua da. Gaur egungo errespetuaren egoerari dagokionez, helduek, orokorrean, asko errespetatzen dituzte haur, gazte nahiz helduak. Hala ere, azpimarratu behar da, ez direla gai izan ikaskuntza hori haien haurrei irakasteko eta horregatik, zoritxarrez gizartean, egoera hau oso nabaria da. Baina nik hau galdetzen diot neure buruari:
 Errespeturik ez badago, non daude ditugun mugak gu kontrola gaitezen? Argi daukadan gauza bat denak, dena egiteko eskubidea dugula da baina besteei errespeturik falta gabe edo min egin gabe. Hor dago gure muga. Muga hori ez badugu… gertatuko ote da gure gizartearekin? Eta gurekin??
Alaitasuna, beste elementu garrantzitsu bat dugu. Elementu honen bidez gure bizitzarekin pozik egonez, irribarretsu, egunero gauzez disfrutatuz, gauza zailak ere errazago ikusiko ditugu eta ez beti bezain zail.
Adeitasuna eta gizalege-tasuna beste bi elementu ditugu. Kontuan izan behar dugu mundu honetan ez garela gizaki bakarrak. Gizartea kontuan hartuz, milioika pertsonetatik indibiduo bat gehiago gara. Izugarrizko mundu batean gu gaude sartuta. Baina ez gaude bakarrik. Eta zergatik ez gaude bakarrik?? gutaz aparte pertsona ugari baitaude gu errespetatzen eta maitatzen gaituztenak. Gu hazi eta hezten garen inguru osoan parte hartzen dute guztiak daude gurekin, gure bihotzean egongo dira, betirako, guri lagundu gaituzten guztiek nahiz eta txikiak izan. Horregatik elkarren artean errespetatzen eta adeitasunez jokatu behar dugu.
Azkenik, maitasuna eta laguntasuna ditugu. Hauek, haurra gizarte baten barne sentiarazten dute. Izan ere, gure ingurukoek transmititzen diguten energia positibo, maitasun indar guztiaren eraginez giza-talde batean gauden sentimendua transmititzen digu. Gainera bi elementu hauek ez badaude depresioak, bakardadea, eta mundu beltza ikustera heldu liteke haurra edota pertsona.
Hortaz esan genezake haur hauek heltzen dituzten globo hauen barnean dauden hitz guztiek osatzen dutela haur batek behar duen zoriontasuna. Haurra zoriontsua bada, bai kalean, bai etxean eta baita eskolan ere bere hezkuntza prozesua,jakina, positiboa izango da. Hala beharko lukete gaur egungo umeek baina antza gauzak ez dira ikusten diren bezain errazak. Haur batek lan asko eskatzen du, hori ez dut ukatuko baina zoragarria dela mundu berri bat eratzea ezta ere. Hortaz, mundu berriak eratzekotan, ondo eratuak egon beharko liratekeela uste dut bai beraien bai gure zoriontasuna uztartuz, bestela, zertarako daude haurrak?eta gu?

MOTIBAZIOA GARATUZ

Motibazioa, hezkuntzan funtsezko instrumentutzat erabili beharko genuke. Izan ere motibazioa garatua izateak,bai haur, guraso eta irakaslearenak hezkuntza prozesua baldintzatuko du. Motibazio faltak, eragin handia du hezkuntza prozeduran, eta honetaz ari garenean, edozeinen egoerez ari gara hitz egiten. Orain dela ez urte asko, gure gurasoen garaian, haurrek izugarrizko motibazioa erakusten zuten haien gurasoek gauza xumeren bat erosten zieten bakoitzean eta aprezio nabarmena zien gauzei. Orain, aldiz, gizarteak eraginda, bizitzak aldaketa handi bat jasan behar izan du. Izan ere, gaur egungo haurrak motibatzeko izugarri nekatu behar dugu burua! Gaur egun, haurra motibatzeko erabiltzen diren tresnak makinak dira, teknologia beste modu batean esanda. Ateratzen diren bideo jokoek, ordenagailuek, mugikorrek...eragina dute haurrarengan eta geroz eta gehiago. Nire ustez, haur batek behar duena maitasunaz aparte kanpoan jolastea da lagun artean, pantailarik gabeko mundu batean, eta teknologiak behar diren heinean joango gara haurrari ematen, baino behar dituelako eta ez emateagatik, ez dituenean ezertarako behar. Makinak horrenbeste haurraren buruan egoteak, bere motibazioa galarazten dio beste gauza batzuei dagokienez. Egungo motibazioa horren baxua izanda, haurrek asko pentsatzen baitute makinengan, marrazki honek dioen bezala, atentzio pixka bat jar dezaten gu geu ere marko baten barruan jarri beharko gara, telebista bat balitz bezala, ea honela kasu pixka bat egiten diguten. Telebista, esaterako,haurrentzat,txikitatik ezagututako elementu bat da eta harrarentzat familiako beste "kide" bat balitz bezala bihurtzen da.
Ez nago teknologien aurka ,baizik eta haurrei teknologiaren barruan sartzea txikitatik dakartzan arazoak ikusten ari naiz soilik. Haurrei kontrolpean jazartzen diete makinek eta azkenean makinen menpeko bihurtzen dira. Honela, haurraren motibazioa bakarrik makinengan daukate jarrita eta hori ez litzateke egin behar. Haurrak txikia denetik bere familiarekin eta gertuko jendearekin egon beharko luke, honela, gurasoak haurraren munduan sartuz eta haren" jolas mundua" berarekin konpartituz.Adibidez, zertarako behar dugu mugikor bat 7 urte ditugunean?? Konklusioa hau izango litzateke: Azkenean motibaziorik gabe geratuko ginateke, eta bakarrik makinen laguntzaz aterako ginateke aurrera. Ez al zaizue penagarria iruditzen?
Nire ustez eskolako jarduerei dagokienez motibazio areagotu genezake, esaterako, jokoen bitartez edota txango ezberdinak eginez, edukiak ikasiz eta esperimentatuz.

viernes, 20 de abril de 2012

BESTERIK EZ GENUEN BEHAR!!



Ez duzue uste lotsagarria dela??? Gure gurasoen denboran gutxi gora behera, haurrak nota baxuak ateratzen bazituen, gurasoa sekulako errieta botatzen zioten eta irakasleari errespetu handia zioten, orain ordea, 180ºko bira eman dute gauzek eta haurrari errieta bota beharrean, guraso batzuek, irakasleari botatzen diote errieta bere seme edo alabari nota txarra jartzeagatik. Hau benetan gehiegizkoa iruditzen zait!!!
Bai bata bai bestea iruditzen zaizkit okerreko jarrerak gurasoen aldetik.
1969. urteko irudiak irudikatzen duen bezala, gurasoek haurrari errieta botatzen badie haurrari motibazioa jaistea eragiten dio askotan eta motibazio falta honek eskolan eta ingurugiroan duen jarrerak baldintzatzen ditu. Egin beharrekoa, honako hau izango litzateke: Lehenik eta behin, haurraren arazoa ikusi beharko genuke. Zein den bere arazoa eta arazo hori nola konpondu aztertu. Errealitatea aztertu ostean, gurasoak konprometitu beharko lirateke haurrei haien eguneroko etxeko lanetan bultzadatxo bat ematen, haiek haurrekin batera eskolako lanak partekatzeko. Honela, haurrari animoak emanez, eta berak berriz azterketa horiek ongi egin ditzakeela esanez, haren buruarekiko konfiantza bermatuko dugu eta motibazioz arituko da lanean gainditzera edota nota onak ateratzera arte.
Bestalde, 2009ko argazkian ikusten dugun bezala, gurasoak errieta bat ari dira irakasleari botatzen haien semeari ipinitako nota txarrengatik. Irakaslearen lana haurrak bere mailako edukiak modu egokian ikasten jarraitzen duela da, eta asko ikastea. Hortaz, irakaslearen ustez haur batek ez badu maila hori lortu zerbaitengatik izango da eta gurasoak ez dute hitzik sartu behar. Gurasoen lana, ez da beraien haurra momentu horretan defenditzea eta irakasleari errieta egitea baizik eta haurrari psikologikoki laguntzea eta motibatzea da berak helmuga hori pasa dezan bere kaxa. Nire ustez, honelako jarrerak gerta ez daitezen irakasle, ikasle eta gurasoen arteko erlazioa gehiago estutu beharko litzateke eta biek parte hartu koordinatuz eta parte bera jarriz haurraren hezkuntzan.

jueves, 19 de abril de 2012

BULLYING-a EDO BERDINEN ARTEKO BORROKAK



Lehenengo bi bideo hauetan (irakasle funtzioan eta hezkuntzaren psikologian ikusiak) garbi islatzen da zer den askotan berdinen artean gertatzen dena, helduak azaltzen ez direnean. Film honetan islatzen diren min psikologiko fisikoak muturreko kasuak direla aitortu beharra daukat baina ezin dut ukatu honen inguruko kasuak, eskoletan geroz eta gehiago agertzen ari direla.Izan ere, lehen esan dugun bezala, haur bat, gizaki bat, mundu txiki berri bat hezten hastean faktore ugari egongo dira bere heziketa prozesuan parte hartzen dutenak eta guzti horietaz kontziente izan behar garelakoan nago, nahiz eta askok itsuarena egin.
Arazo handi honen hasieretariko bat haurraren ingurua gertatzen diren gertakizunak dira. Izan ere, ingurugiroak, asko baldintzatzen du haurren jarrera bai bere berdinekiko bai guraso eta besteenganako jarrerekiko ere. Haurraren inguruaren arabera, askotan familia batez ere, bere jarrera modu bateko ala bestekoa izango da. Hezkuntzak esfuertzo asko eskatzen du bai instituzioen aldetik, bai etxeko eta beste eginkizunetatik ere. Horietako batek ez badu behar bezala egiten bere eginbeharra hezkuntza ezinezkoa izango litzateke osorik ematea. Askotan aditzen da, haur txikienek, elkarrenganako borroka txiki bat dutenean haurren gauzak direla, baina hau ez da egi osoa. Izan ere, gauzak txikienetik handira joaten dira etengabe eta guk uste baina abiadura azkar eta larriagoan gainera. Haurrek zoriontsuak izan behar dute eta den-denek dugu eskubide hori, zoriontsuak izateko. Haurren ohitura bat izaten da, txikitatik taldeka jartzea, beraien gustuko lagunekin, baina nire ustez hori ez litzateke egin behar. Izan ere, hau izango litzateke arazo larrienetariko bat hezkuntzaren munduan. Haurrari zerbait irakatsi nahi badiogu, lehenengo gauza irakasleak edota gurasoek dutela beraiekiko boterea da, eta taldekako lanak haiei moldatzen uzten badiegu, beraientzat terreno osoa libre uzten diegu honelako gauzak gerta daitezen. Lehenik eta behin hartu beharreko neurketa irakasleak berak taldeak egitea izango litzateke, honela gelako "lider edo liderrek"(askotan nahiko ezkutuan baitaude, eta ohartu behar gara horretaz ere) ez lukete asti askorik izango beraiek nahi dutena egin dezaten. Gutxienez, haien aukerak murriztuz joaten bagara pixkanaka-pixkanaka zeozer egitera iritsi gaitezke, zeren bestela, zeinek uste dugu gehienetan ordaintzen dituztela besteen arazoak?errugabeenek,beti, errugabeenek. Edozein aitzaki dela medio hasiko zaizkio zirikatzen, jotzen, iseka egiten edo edonolako gaiztakeri eta krudelkeriak egiten, eta azkenean, gauza larria denean, benetan larria, damutu egiten gara ez dugulako ezer egin. Zergatik ez diogu hitz egiteari uzten eta benetan zerbait egiten??? Azken finean egoera hauek ez gertatzea hezitzaile guztion esku dago. Guk ezin badugu honelako borrokarik aurrera eraman, kooperatiboki jokatuz, nork egingo du ba??? Bullying-a edonolakoa dela ere, azken finean Bullying mota bat izaten jarraitzen du eta benetan diotsuet ez dela gauza erraza biktima baten zauriak sendatzea, nahiz psikologiko, emozional edota fisikoak izan. Beraz, honekin,hezkuntza on baten oinarri garrantzitsuena aipatu dut, honako hau: