Páginas

jueves, 3 de mayo de 2012

HOSPITALEKO HAURRAK

Duela pare bat aste, Psikologiako orduan, Hospitaleko haurren hezkuntzaz arduratzen diren bi arduradun etorri zitzaizkigun  hitzaldi bat emateko. Bertan hainbat gauza interesgarri aipatu zituzten esaterako nola funtzionatzen duen etxez etxeko zerbitzuak eta nola egiten duten lan haur hauekin. Izan ere, haur hauen hezkuntza prozesua haien osasunaren araberakoa da. Lehenik jakin behar dugu haurrek gaixotasun ezberdinak dituztela eta beraz ez dela berdina astebeterako hospitalean jarduten duen haur bat, hanka puskatu duelako edo minbizia duen haur bat. Haur batzuek ezin dute beraien gelatik atera eta askotan medikuaren baimena behar izaten dute klaseetara joan ahal izateko.
Gainera ordutegiari dagokionez ez da gure eskolan bezala ordutegi finkoa, aldaketaz gainezka dago haurren osasunaren arabera. Haurrek, gehienetan 3-18 tarteko haurrak izaten dira, izugarri eskertzen dute sendagile, erizain eta gurasoen maitasun eta goxotasuna. Hospitaleko eskolan lan kooperatibo nahiz bakarkakoak lantzen dira beraien adinaren arabera eta hainbat jarduera burutzen dituzte denon artean nahiz 8,18 edota 3 urte izan.

Adin ezberdineko jendearekin bizikidetza lantzen da eta nahiz eta klase hauek boluntariozkoak izan eta ez  behartuak izan irakasleek haur bakoitzaren eskolarekin jartzen dira kontaktuan haurraren maila jarraitu ahal izateko eta honela bere ikaskuntza behar bezala mantendu ahal izateko. Lantzen ez den materia bakarra noski, heziketa fisikoa da, haurren osasunak ezin baitu ikasgai hau ikasteko haina osasun.

Batzuetan haurrak errudun sentiaraz daitezke beraien gaixotasunagatik eta haien autoestimua baxua izaten da. Horretan gurasoen eta sendagile/erizainen laguntzaz lortzen dute haurraren motibazioa igo dadin eta ulertarazten diote ez dela bere gaixotasunaren errudun, baizik eta berak duen indar guztiaz eutsi behar diola goiari.

Gaixotasunaren arabera, haur batzuk ondo ateratzen dira hospitaletik eta irakasle hauek agur bero batekin agurtzen dute baina beste batzuk ezin izaten diote eutsi haien gaixotasuna gogorregia delako. Horrek asko sufriarazten ditu bai irakasleak baita familia ere baina irakasleek zioten moduan hainbat  oroitzapen goxo uzten dizkie.
Benetan liluragarria iruditzen zait irakasle hauen lana eta erabat azpimarratzekoa beraien ahalegina. Nahiz eta gaixoak izan haurrak izaten jarraitzen dute eta ez ditugu inoiz ahaztu behar. Asko miresten ditut haur hauek eta inork baino gehiago merezi dutela aipatu behar dut! Senda zaitezteela espero dut!!!

Informazio gehiago nahi baduzue sar zaitezte hemen: 
  • http://donospi.blogspot.com.es/



No hay comentarios:

Publicar un comentario