Páginas

Paper-zorroa

Beno ba, iritsi da ordua nire paper zorroan idaztekoa. Egia esanda, ez dakit oraindik oso ziur zer den hemen idatzi beharrekoa baina behintzat hasiera bat emango diot.

Egia esan behar badut lehenik eta behin hezkuntzari buruzko sarrera bat egingo dut. Nire ustez, hezkuntza gizartean ondo bizi ahal izateko tresnarik garrantzitsuena dela esan nezake. Hezkuntza on bat gabe ezingo ginateke gizartean ongi moldatu. Halere Hezkuntza hitza oso termino jenerala da, hezkuntza ez baita soilik eskolan edota familia artea ikasten. Eguneroko gauza bat da. Egunero gertatzen zaizkigun gertakizunek, nahiz onak nahiz txarrak izan, ondorio batzuk dakartzate eta ondorio horiengandik ikasten dugu. Horregatik esaten da Eskolan bakarrik ez dugula ikasten, hezkuntza formal batekin, baizik eta hezkuntza informal eta ez formalak ere gure bizitzan zehar eragina dute.
Gainera esan beharra daukat, esaterako , Matematikako behaketara joan ginenean, Anoetako Herri Ikastolara, begiak ireki nituen. Izan ere, ia ohitzen hasia nengoen irakasleen azterketak jartzera, lanak bidaltzera, beraiekiko gertutasunik ez izatea edo oso gutxi behintzat....

Lehen Hezkuntzako gelara sartu  nintzenean irakasleak zuen gertutasuna oso nabaria zen. Izan ere, denei berdin tratatzen zien, ez zegoen inor bazterturik eta haren ahotsa leuna eta lasaia zen. Horrek haurrak konfiantzaz betetzen zituen eta irakaslearekiko konfiantza asko bermatzen zuen. Gainera, baliabide ezberdinak erabiltzen hasiak ziren, arbel elektronikoa esaterako eta horrek motibazioa gehiago lantzen du haurrengan. Nire ustez, motibazioa funtsezko instrumentutzat hartu beharko genuke, bai irakasle bai ikasleen partetik. Irakasleak ez badu gogo edo motibazio hori, ikasleari ez dio ezer transmititzen, eta ikasteko gogo gehiago jarri beharrean indar guztiak kentzen dizkio. Baina irakaslea motibazioz ari bada lanean, ikasleari motibazio hori nolabait kutsatzen dio eta ikasleari errazago sartuko zaizkio edukiak. Hala nola, argi utzi behar da nahiz eta motibazio hori bertan egon interesa ere eduki behar dela gaian. Edukiak interesgarri bihurtu behar dira eta horretarako adibidez, zenbait ekintzen, jokoen, ibilaldien bitartez bermatu daitekeen zerbait dela uste dut.


 Edonola ere, ikas komunitateetan eta curriculumari buruz egin dugun Focus Group proiektuarekin ikasi dudanez, ikas komunitateen alderdi garrantzitsu bat eskola inklusiboa litzateke, non, bertan, ikasle bakoitzaren beharrak asetzen diren, ikasleak behar duen neurrian , inor baztertu gabe. Adibidez, haur gaindohatuei oso ondo datorkie eskola hau, beraien gaitasunak galdu baino garatu egiten baitituzte, eta horrela ez dituzte galtzen.
Hezkuntzarekin lotuta dagoen beste gai bat bizikidetzarekin dagoela loturik iruditzen zait. Izan ere, haurrek nahiago dute haien lagunekin egon eta haiekin ikasi, bakarrik baino. Ez zait ideia txarra iruditzen, hala nola, ikasi behar dute ezin dutela beti nahi dutenarekin egon. Denekin egoten ikasi behar dute, errespetuz tratatuz. Honek ere, hezkuntza munduan hainbat arazo ekartzen ditu gaur egun, lehen baina gehiago gainera. Bizikidetzaren arloa hala nola, etxeko hezkuntzarekin dago erabat kateatua , eta nahiz eta zerbait egiten saiatu, etxeko familiarenganako konfiantza ez bada bermatzen, hau da, ez badugu elkarrekin kooperatzen, gurasoak, irakasleak eta ikasleak ezin izango dugu ezer egin Bullying fenomenoaren tasa larria jaisteko.
Hala nola, hezkuntza hainbat modutara eman daitekeenez, hainbat estrategia eta metodoen bitartez hezten da haur bat, eta beraz, hezkuntza mota guztien artean koherentzia bat egon behar dela iruditzen zait. Honekin, esan nahi dudana da, denek eduki behar duten helburua haurra heztea izan beharko dela, eta hori garatu ahal izateko metodologia ezberdinak erabili arren, helburu hori bete egin beharko lukete.

Honetaz gain, kontuan izan behar dugu lehen esan bezala, haur guztiak ez direla berdinak eta haien esperientziak ere ezberdinak izan direla. Haur batzuen esperientziak oso latzak izanak dira eta besteenak latzak izaten jarraitzen dute(hospitaleko haurrak) eta hezkuntzaren munduan arazoak eduki ditzake. Horregatik , kontuan hartu behar ditugu haur hauek eta beraiek behar duten laguntza guztia eman. Esperientzia latzak jaso dituen haur baten adibiderik garbiena adoptaturikoeta indarkeria jasan duen haur bat izango litzateke-

 Esperientzia latzak jasaten ari diren haurren adibidea Hospitaleko haurrena da. Hezkuntza prozesuan zehar, konturatuko gara hainbat haur hospitaleetan jarduten dutela eta borondatez hospitaleko eskolara joaten direla. Bertan, haien hezkuntza prozesua jarraitzen dute eta irakasleek ahal duten guztia egiten dute, haien osasuna kontuan harturik, arazorik gabe aurrera egin dezaten beraien ikaskuntza prozesuan eta ondorioz beraien gizarteratzean. Izan ere gizarteratzea- hezkuntza eta kulturak lotura zuzena duten hiru elementu garrantzitsu baititugu bizitzan eta hauek jorratzeko beste hainbat faktore eduki behar ditugu kontuan. Haur hauek, izugarri eskertzen dute irakasle,guraso, sendagile eta erizainen laguntza eta beraiekiko maitasuna. Opariak jasotzean ere izugarrizko estimua erakusten dizkiete gauzei eta beraien osasunaren garrantzia baloratzen ikasten dute. Horrez gain irakasleren bat gaixoaren etxera bixita egitera etortzean izugarri eskertzen dute eta pozik sentirarazten die eginkizun sinple honek. Beraz, hau ere kontuan hartu behar dugun kasu bat dela uste dut, haurrak nahiz eta gaixo egon haurrak izaten jarraitzen baitute. Gainera eskola hauetan berdin dio lehen hezkuntza, haur hezkuntzan edota batxilergoan egon, denek denei laguntzen diete, elkarlaguntza sustatuz. Guk hori egin beharko genukeela iruditzen zait eskoletan, elkarlaguntza gehiago sustatu  eta  horretarako txikitatik hasi behar da elkarlaguntza irakasten, haur hezkuntza eta are gehiago lehen hezkuntzatik.
Horregatik diot, Lehen hezkuntzako irakasle izatea, garrantzizko etapatzat hartzen dudala hezkuntzaren munduan. Izan ere, haurrak, momentu hauetan garatzen ditu etorkizunerako beharrezkoa izango zaizkion elementu guztiak honela, bere nortasun propioa sortuz. Haurraren heldutasuna ondo garatu ahal izateko,beharrezkoa dugu ezinbesteko hainbat faktore behar direla barneratzea, eta honela, haurraren erantzunak asetu ahal izango ditugu. Haur batek hezteko behar dituen faktoreak honako hauek dira: Errespetua, alaitasuna, adeitasuna, gizalege-tasuna, maitasuna eta laguntasuna. Horrela ez gara bakarrik haurraren formazio akademikoan sartuko baizik eta harantzago joango gara, formazio pertsonalera hain zuzen ere. Nahiz eta askok pentsa eskolako hezkuntzak formazio akademikorako bakarrik balio duela ez da egia. Irakasleek duten jarrera umeekiko eta haiekiko gertutasunak konfiantza ematen die haurrei nahiz eta gehien parte hatzen duten hezitzaileak gurasoak izan. Azken finean, bai gu, bai gurasoak izango dira haurraren eredu eta hortaz ez dugu geure lana txantxatzat hartu behar inola ere ez.

 Hala nola, esan beharra dut, Lan modularrean egiten ari garen Unitate didaktikoaren bitartez hainbat gauza kontutan hartzen ikasten ari naizela. Esaterako, bertan jarritako helburuek ez dute orokorrak izan behar baizik eta orokorretatik ateratako helburu espezifikoak. Helburu espezifikoen bitartez, errazago zaio umeari helburua betetzea, bestela gehiegi galtzen da gaian zehar. Honez gain, eduki batzuk formulatu behar dira ondoren ebaluaketa bat egin ahal izateko ebaluazio irizpide zehatz batzueni


Beste elementu garrantzitsu bat gure gelako dinamikari dagokionez ustez, gelan bertan ditugun haur kopurua da. Nire esperientziak argi utzi dit kontrol bat eramatea zeharo garrantzitsua dela, batez ere haur asko direnean. Haurrak gutxi badira klasean, aukera paregabea da gauza berriak probatu ahal izateko, aldiz, asko badira, ezinezkoa zaigu gauza berri askorik probatzea, nahikoa badugu klase osoa kontrolpean edukitzeaz. Pazientzia beharrezkoa da funtzio hau ondo bete dadin, normalean ikasleak, berritsu apartak izateaz gain ez baitira geldirik egoten. Isiltasuna eta beraien interesa garatzea lan gogor eta neketsua izan arren merezi du, honela bakoitzak gaiarekiko interesa eta motibazioa eduki dezan eta edukiak azkarrago eta gusturago ikas ditzaten.


Halere hau ez da guztia, nire esperientziak erakutsi didanez, hainbat motako irakasleak izan ditugu gure ikaskuntza prozesuan zehar nola irakatsi eta nola ez irakatsi uztartzen digutenak.
Irakasleen ezberdintasun nabarmenena Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan izan zen. Izan ere irakasle batek bere materia gogo gabe irakasten zuen eta ez zituen behar bezala liburuko edukiak azaltzen. Beraz, buruz ikasi behar izaten genituen edukiak ulertu gabekoak izaten zirenez, azterketa egin ostean, segituan ahazten zitzaizkigun, guretzat ez baitzuen baliorik ikasitakoak eta nik gustuko nuen gai bat gorrotatzera behartzen zidan. Beste irakasle batek aldiz, nahiz eta edukiak ondo transmititu, nerabeenganako gertutasun gehiegi erakusten zuen eta ikasleak, bere gaia ez eman zezan, irakaslea bere kontu pertsonalak kontatzera bultzatzen zuten. Azkenik, eta niretzat eredugarri bihurtu ziren bi irakaslek, gertutasun kutsu bat zuten ikasleekin baina betiere irakaslea izanez. Gainera, haien materia,garbi eta ozen azaltzen zuten eta dudaren bat sortzen zen bakoitzean berdin zitzaien behin bitan ala hirutan errepikatu edukia, honela, kontzeptuak errazago barneratzen zitzaizkidan, eta gerora ere, azkarrago gogoratzen nituen.


Hala,   Irakaskuntza arte bat dela esan genezake. Izan ere, jende askok ez du kontuan hartzen zenbat buruauste ekar ditzakeen irakasle bat izateak. Gehientxoenek, ez dute baloratzen, irakaskuntzaren artea. Izan ere, haien ustez edozeinek transmiti ditzake eskolako eduki eta kontzeptu horiek, baina hori ez da batere zuzena. Irakasle baten ardurapean geratzen da bai edukien transmisioa, bai motibazioa, bai elkarlaguntza, bai pazientzia baita zebaitetan haurren jarrera ere. Horrek, burua nekatzea eskatzen du, buruausteak edukitzea , arazoak konpondu behar izatea, lana profesionalki burutzea eta nekea. Baina helburuak ondo betetzen badira, izugarrizko saria dugu emaitza gisa, eskola porrota gainditzea. Hala nola, zenbaitetan, hainbat oztopo aurki ditzakegu, eta horietako batzuk dislexia, hiperraktibitatea eta honelako arazoak dituzten haurrak dira. Beraz, nola jokatu beharko luke irakasle batek? Ba, oso sinpleki esanda, goxotasun , pazientzia eta gurasoekin elkarlan bat eginez lortu ahal izango dugu haur hauek ere geure helburuak bete ditzaten.


 Gainera ez pentsa eduki guztiak modu bakarrean transmititu beha direnik!!Hezkuntza prozesu bat bere osotasunean eman dadin, beharrezkoa litzateko ikusmen eta entzumen zentzuak 100% erabiltzea ondoren, ikasitakoarekin klasean beste kideekin iritziak konpartitzeko eta aztertu ahal izateko. Horretarako esperientzI bidezko ekitaldiak ezinbestekoak dira, esaterako, zinera joan, ingurunea landuz hainbat leku bisitatu( kareharria ikusi, ogia nola egiten den...)museoak ikusi, txontxongiloetara joan, laborategira joan, klasean aztertutakoa esperimentatzeko, antzerkiak antzeztu, haibat bideo ikusi etab. Honen guztiaren eraginez, haurrak gaian zehar murgilduko da baina bere zentzu guztiak erabiliz eta bere esperientzien bitartez barneratuko ditu eduki guztiak.





Honekin bukatzeko, eta honela blog honi amaiera bat emateko, honako eskema garrantzitsu hau azalduko dut, non bertan, ikaslearen motibazioa garatuz gero, bere hezkuntza prozesuan zehar landuko dituen aldaketak azaltzen diren.
Lehenik eta behin, aipatu beharrean aurkitzen naiz, haur baten gogogabetasunak ekar ditzakeen ondorioez. Izan ere, honen eraginez, haurrari bost axolako zaio zer ikasten ari den eta zertarako balio izango zaion etorkitzun bati begira. Hortaz, beti, motibatu beharko zaio eta sinestarazi ikasi nahi duela, ikasi ahal duela eta ikasiko duela edo ikasten ari dela. Hasiera batean, ez dugu honako hau lan erreztzat hartzen baina frogak egiten goazen heinean ikusi ahal izango dugu lan pixkat eginez gero lortu daitekeen emaitza bat izango dela.













 Beno aurtengo Didaktika Orokorraren kurtsoa amaitutzat emateko esan behar dut hasieran gogorra iruditzen zitzaidan ikasgai bat nahiko interesgarri egin zaidala, gauza ugari ikasi ditudala  eta blogaren ideia hau oso erabilgarria iruditu zaidala!
Baina, ikasgai hau ez da hemen bertan bukatzen! Kontuan izan behar dugu gure ikasgai honen hasiera lanean hasten garenean ala praktikak egiten hasten garenean aztertu ahal izango dugula profesionalki eta beraz, orduan ohartuko garela zenbaterainoko garrantzia duen irakasgai honek. Egia da ezingo dugula ziur aski guk geuk idatzitako guztia segituan plasmatu, akatsak egingo ditugu, baina beti esaten den bezala akatsetatik ikasten dugu!

 Hortaz eutsi goiari denok! EZ EMAN AMORE INOIZ!!
GURE IKASLEEN ETORKIZUNA GEURE ESKU GELDITZEN BAITA!!






2 comentarios:

  1. Kaixo Oihana, gustatzen zaizkit zure argudio eta loturak. Hala ere bi ohar:
    - zaindu ortografia eta baita ere letraren formatua
    - "Honetaz gain, kontuan izan behar dugu lehen esan bezala, haur guztiak ez direla berdinak eta haien esperientziak ere ezberdinak izan direla. Jar dezagun adibide garbi bat adoptaturiko eta indarkeria jasan duen haur batekin." Atal hau loturarik gabe geratzen da zure testuan...
    Ondo izan!

    ResponderEliminar
  2. kaixo Lorea, sentitzen dut ez dut lortu azken parrafoa azkenekoaren jarraian jartzea.Hasieran argazkia jarri dudanean beheraka eman diot eta ordundik ez dit behar den tokian jartzen.

    ResponderEliminar