Inoiz ez al diozue zuen buruari galdetu zer
den haur bat hezteko beharrezkoa? Nik mila aldiz. Haur bat beste mundu
bat dela esan behar dugu eta mundu hau garatzeko hainbat elementu behar ditu.
Lehenik eta behin, haurra heziko duten guztien kooperazioa eta koordinazioa.
Hau gabe, haurraren heziketa prozesua erdibidean geratzeko arriskua legoke eta
azken finean nahiz eta gurasoen edo irakaslearen errua izan, ondorioak jasoko
dituena haurra izango da. Egia da, heziketa prozesu bat, haurrak beregan duen
motibazioarekin ere zerikusi handia duela. Haurraren motibazioa altua bada
errazagoa izango da prozesua nahiz eta ezinbesteko osagai hauek beharrezkoak
diren: Errespetua, alaitasuna, adeitasuna, gizalege-tasuna, maitasuna eta
laguntasuna. Elementu guzti horiek haurrarengan parte hartzen badute hezkuntza
prozesua ongi joango da.
Errespetua, elementu garrantzitsuenetarikoa dela esango nuke. Errespeturik
gabe, gizarteratze prozesuan arazoak edukiko lituzke haurrak, eta nire ustez
elementu hau poliki-poliki galtzen ari den elementuetariko bat dela esan nezake
eta hori gizarterako arriskutsua da. Gaur egungo errespetuaren egoerari
dagokionez, helduek, orokorrean, asko errespetatzen dituzte haur, gazte nahiz
helduak. Hala ere, azpimarratu behar da, ez direla gai izan ikaskuntza hori
haien haurrei irakasteko eta horregatik, zoritxarrez gizartean, egoera hau oso
nabaria da. Baina nik hau galdetzen diot neure buruari:
Errespeturik ez badago, non daude ditugun mugak gu kontrola gaitezen?
Argi daukadan gauza bat denak, dena egiteko eskubidea dugula da baina besteei
errespeturik falta gabe edo min egin gabe. Hor dago gure muga. Muga hori ez badugu…
gertatuko ote da gure gizartearekin? Eta gurekin??
Alaitasuna, beste elementu garrantzitsu bat dugu. Elementu honen bidez gure
bizitzarekin pozik egonez, irribarretsu, egunero gauzez disfrutatuz, gauza
zailak ere errazago ikusiko ditugu eta ez beti bezain zail.
Adeitasuna eta gizalege-tasuna beste bi elementu ditugu. Kontuan izan behar
dugu mundu honetan ez garela gizaki bakarrak. Gizartea kontuan hartuz, milioika
pertsonetatik indibiduo bat gehiago gara. Izugarrizko mundu batean gu gaude
sartuta. Baina ez gaude bakarrik. Eta zergatik ez gaude bakarrik?? gutaz aparte
pertsona ugari baitaude gu errespetatzen eta maitatzen gaituztenak. Gu hazi eta
hezten garen inguru osoan parte hartzen dute guztiak daude gurekin, gure
bihotzean egongo dira, betirako, guri lagundu gaituzten guztiek nahiz eta
txikiak izan. Horregatik elkarren artean errespetatzen eta adeitasunez jokatu
behar dugu.
Azkenik, maitasuna eta laguntasuna ditugu. Hauek, haurra gizarte baten barne
sentiarazten dute. Izan ere, gure ingurukoek transmititzen diguten energia
positibo, maitasun indar guztiaren eraginez giza-talde batean gauden
sentimendua transmititzen digu. Gainera bi elementu hauek ez badaude
depresioak, bakardadea, eta mundu beltza ikustera heldu liteke haurra edota
pertsona.
Hortaz esan genezake haur hauek heltzen dituzten globo hauen barnean dauden
hitz guztiek osatzen dutela haur batek behar duen zoriontasuna. Haurra
zoriontsua bada, bai kalean, bai etxean eta baita eskolan ere bere hezkuntza
prozesua,jakina, positiboa izango da. Hala beharko lukete gaur egungo umeek
baina antza gauzak ez dira ikusten diren bezain errazak. Haur batek lan asko
eskatzen du, hori ez dut ukatuko baina zoragarria dela mundu berri bat eratzea
ezta ere. Hortaz, mundu berriak eratzekotan, ondo eratuak egon beharko
liratekeela uste dut bai beraien bai gure zoriontasuna uztartuz, bestela,
zertarako daude haurrak?eta gu?