Páginas

martes, 24 de abril de 2012

EGI OSOA! HELDUAK GARA HAURRAREN EREDU!

      


Bideo honek erraz adierazten du haurrek zer egiten duten. Bideoko haurrak dioen bezalaxe txiki txikiak garenetik gure inguruko helduen jarrerak aztertzen ditugu. Helduen jarrerek haurrarengan izugarrizko eragina izaten dute, izan ere, helduak baitira haurraren eredu jarraitzaile. Horrexegatik diot kontu handia izan behar dugula gure jarrerarekin, gure izateko moduarekin, behintzat haurren aurrean eta ahal bada denen aurrean. Honela, haurraren jarrera zuzena izango da baldin eta hezitzaileek zuzen eta ondo hezten badute. Hala ba, jarrera hezkuntza prozesurako beharrezko elementua dela esango nuke nik. Izan ere, jarrera desegokiak izugarrizko nahastea eragin dezake gelan. Jarrera, bai etxean, bai kalean eta baita eskolan landu behar den elementua iruditzen zait eta gizarteratzeko ezinbestekoa. Izan ere, jarrera bortitzek azkenean haurra baztertuta uzten dute, isolatuta. Haurrek guk eginiko guztia ikasten dute: nola erantzuten dugun, nola portatzen garen besteekiko, nola tratatzen ditugun gauzak...den-dena grabatzen dute beraien buruan eta ondoren hauen moduko jarrerak erreproduzitzen dituzte. Esaterako, etxean, indarkeriazko jarrera badago, umearentzat eginkizun hau normaltasun batean sartuko denez, bera ere indarkeria erabiltzen hasiko da; etxean hitz gakoak esaten badira oso maiz, egunerokotasunean, haurrak hitz gakoak esango ditu oso txikitatik.
 Bideoko haurrak dioen bezalaxe, beti gurasoak mirespenez zelatatzen ditu, berarekin bizitzen ari den momentu guztiak, nahiz onak edota txarrak izan berarekin jardungo dutela eta etorkizunerako bidea erakutsiko dioten pausotzat hartuko ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario