Páginas

lunes, 23 de abril de 2012

ZER BEHAR DA HAUR BAT HEZTEKO?


Inoiz ez al diozue zuen buruari galdetu zer den haur bat hezteko beharrezkoa? Nik mila aldiz. Haur bat beste mundu bat dela esan behar dugu eta mundu hau garatzeko hainbat elementu behar ditu. Lehenik eta behin, haurra heziko duten guztien kooperazioa eta koordinazioa. Hau gabe, haurraren heziketa prozesua erdibidean geratzeko arriskua legoke eta azken finean nahiz eta gurasoen edo irakaslearen errua izan, ondorioak jasoko dituena haurra izango da. Egia da, heziketa prozesu bat, haurrak beregan duen motibazioarekin ere zerikusi handia duela. Haurraren motibazioa altua bada errazagoa izango da prozesua nahiz eta ezinbesteko osagai hauek beharrezkoak diren: Errespetua, alaitasuna, adeitasuna, gizalege-tasuna, maitasuna eta laguntasuna. Elementu guzti horiek haurrarengan parte hartzen badute hezkuntza prozesua ongi joango da.
Errespetua, elementu garrantzitsuenetarikoa dela esango nuke. Errespeturik gabe, gizarteratze prozesuan arazoak edukiko lituzke haurrak, eta nire ustez elementu hau poliki-poliki galtzen ari den elementuetariko bat dela esan nezake eta hori gizarterako arriskutsua da. Gaur egungo errespetuaren egoerari dagokionez, helduek, orokorrean, asko errespetatzen dituzte haur, gazte nahiz helduak. Hala ere, azpimarratu behar da, ez direla gai izan ikaskuntza hori haien haurrei irakasteko eta horregatik, zoritxarrez gizartean, egoera hau oso nabaria da. Baina nik hau galdetzen diot neure buruari:
 Errespeturik ez badago, non daude ditugun mugak gu kontrola gaitezen? Argi daukadan gauza bat denak, dena egiteko eskubidea dugula da baina besteei errespeturik falta gabe edo min egin gabe. Hor dago gure muga. Muga hori ez badugu… gertatuko ote da gure gizartearekin? Eta gurekin??
Alaitasuna, beste elementu garrantzitsu bat dugu. Elementu honen bidez gure bizitzarekin pozik egonez, irribarretsu, egunero gauzez disfrutatuz, gauza zailak ere errazago ikusiko ditugu eta ez beti bezain zail.
Adeitasuna eta gizalege-tasuna beste bi elementu ditugu. Kontuan izan behar dugu mundu honetan ez garela gizaki bakarrak. Gizartea kontuan hartuz, milioika pertsonetatik indibiduo bat gehiago gara. Izugarrizko mundu batean gu gaude sartuta. Baina ez gaude bakarrik. Eta zergatik ez gaude bakarrik?? gutaz aparte pertsona ugari baitaude gu errespetatzen eta maitatzen gaituztenak. Gu hazi eta hezten garen inguru osoan parte hartzen dute guztiak daude gurekin, gure bihotzean egongo dira, betirako, guri lagundu gaituzten guztiek nahiz eta txikiak izan. Horregatik elkarren artean errespetatzen eta adeitasunez jokatu behar dugu.
Azkenik, maitasuna eta laguntasuna ditugu. Hauek, haurra gizarte baten barne sentiarazten dute. Izan ere, gure ingurukoek transmititzen diguten energia positibo, maitasun indar guztiaren eraginez giza-talde batean gauden sentimendua transmititzen digu. Gainera bi elementu hauek ez badaude depresioak, bakardadea, eta mundu beltza ikustera heldu liteke haurra edota pertsona.
Hortaz esan genezake haur hauek heltzen dituzten globo hauen barnean dauden hitz guztiek osatzen dutela haur batek behar duen zoriontasuna. Haurra zoriontsua bada, bai kalean, bai etxean eta baita eskolan ere bere hezkuntza prozesua,jakina, positiboa izango da. Hala beharko lukete gaur egungo umeek baina antza gauzak ez dira ikusten diren bezain errazak. Haur batek lan asko eskatzen du, hori ez dut ukatuko baina zoragarria dela mundu berri bat eratzea ezta ere. Hortaz, mundu berriak eratzekotan, ondo eratuak egon beharko liratekeela uste dut bai beraien bai gure zoriontasuna uztartuz, bestela, zertarako daude haurrak?eta gu?

No hay comentarios:

Publicar un comentario