Ez duzue uste lotsagarria dela??? Gure gurasoen denboran gutxi gora behera, haurrak nota baxuak ateratzen bazituen, gurasoa sekulako errieta botatzen zioten eta irakasleari errespetu handia zioten, orain ordea, 180ºko bira eman dute gauzek eta haurrari errieta bota beharrean, guraso batzuek, irakasleari botatzen diote errieta bere seme edo alabari nota txarra jartzeagatik. Hau benetan gehiegizkoa iruditzen zait!!!
Bai bata bai bestea iruditzen zaizkit okerreko jarrerak gurasoen aldetik.
1969. urteko irudiak irudikatzen duen bezala, gurasoek haurrari errieta botatzen badie haurrari motibazioa jaistea eragiten dio askotan eta motibazio falta honek eskolan eta ingurugiroan duen jarrerak baldintzatzen ditu. Egin beharrekoa, honako hau izango litzateke: Lehenik eta behin, haurraren arazoa ikusi beharko genuke. Zein den bere arazoa eta arazo hori nola konpondu aztertu. Errealitatea aztertu ostean, gurasoak konprometitu beharko lirateke haurrei haien eguneroko etxeko lanetan bultzadatxo bat ematen, haiek haurrekin batera eskolako lanak partekatzeko. Honela, haurrari animoak emanez, eta berak berriz azterketa horiek ongi egin ditzakeela esanez, haren buruarekiko konfiantza bermatuko dugu eta motibazioz arituko da lanean gainditzera edota nota onak ateratzera arte.
Bestalde, 2009ko argazkian ikusten dugun bezala, gurasoak errieta bat ari dira irakasleari botatzen haien semeari ipinitako nota txarrengatik. Irakaslearen lana haurrak bere mailako edukiak modu egokian ikasten jarraitzen duela da, eta asko ikastea. Hortaz, irakaslearen ustez haur batek ez badu maila hori lortu zerbaitengatik izango da eta gurasoak ez dute hitzik sartu behar. Gurasoen lana, ez da beraien haurra momentu horretan defenditzea eta irakasleari errieta egitea baizik eta haurrari psikologikoki laguntzea eta motibatzea da berak helmuga hori pasa dezan bere kaxa. Nire ustez, honelako jarrerak gerta ez daitezen irakasle, ikasle eta gurasoen arteko erlazioa gehiago estutu beharko litzateke eta biek parte hartu koordinatuz eta parte bera jarriz haurraren hezkuntzan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario