Páginas

martes, 24 de abril de 2012

HAUR ADOPTATUAK



Atzo, Adopzioaren hitzaldian egon nintzen. Bertan psikologo bat etorri zen eta teoria pixka bat kontatu ostean bere esperientziaz egin zuen hizketaldia, izan ere berak 5 urterekin etorritako haur adoptatu bat baitu. Hitzaldian esandako datu batzuekin erabat ados nago baina beste batzuekin aldiz ez. Hitzaldi guztietan bezala esaten duten guztiarekin ez dago ados egon beharrik. Alde batetik psikologoak haur adoptatuez hitz egin zuenean indarkeria jasandako haurrez hitz egiten ari zen. Egia da, haur adoptatu gehienak indarkeriak edota esperientzia txarrak jasan behar izan dituztela eta beste familiarekin bizitzera joaten direnean esperientzia horiek beraien barnean geratzen direnez erreakzioak sortzen zaizkiela baina ongi pentsatzen badugu..ez al da horixe bera gertatzen ere haur biologikoekin?
Ondoren adoptatuen heziketaz hitz egiten egon ginen, nola lagundu beraiei. Maitasuna eman behar zaie eta beraienganako atentzio maximoa. Baina hori ere, atentzioa ez al dute haur guztiek eskatzen? ez al da hori arrazoia, atentzio falta, alegia, haurrek nahi dutena egiten dutela? Haurren jarrera askotan helduenganako atentzioa eskuratzeko da eta ez gara hortaz ohartzen.
Haur adoptatu guztiak gurasoen desiraz beterikoak dira eta hori puntu garrantzitsutzat jo behar dugu.
Baina adoptatu izateak ez du esan nahi salbuespenak egin behar direla, azken finean beste edozein familia bezala hezten dira beraren adopzioko herrialdeko kulturan murgilduta
Bideo honetan esaten den bezala, nahiz eta haurra ez hain txikia izan(5-6-7urte) beraien guraso adoptatuetatik jasotako maitasun osoa jasoz eta haurreko esperientzia txarrak gogoratuz haien adaptazioa eta eboluzioa ondo garatuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario