Páginas

jueves, 19 de abril de 2012

BULLYING-a EDO BERDINEN ARTEKO BORROKAK



Lehenengo bi bideo hauetan (irakasle funtzioan eta hezkuntzaren psikologian ikusiak) garbi islatzen da zer den askotan berdinen artean gertatzen dena, helduak azaltzen ez direnean. Film honetan islatzen diren min psikologiko fisikoak muturreko kasuak direla aitortu beharra daukat baina ezin dut ukatu honen inguruko kasuak, eskoletan geroz eta gehiago agertzen ari direla.Izan ere, lehen esan dugun bezala, haur bat, gizaki bat, mundu txiki berri bat hezten hastean faktore ugari egongo dira bere heziketa prozesuan parte hartzen dutenak eta guzti horietaz kontziente izan behar garelakoan nago, nahiz eta askok itsuarena egin.
Arazo handi honen hasieretariko bat haurraren ingurua gertatzen diren gertakizunak dira. Izan ere, ingurugiroak, asko baldintzatzen du haurren jarrera bai bere berdinekiko bai guraso eta besteenganako jarrerekiko ere. Haurraren inguruaren arabera, askotan familia batez ere, bere jarrera modu bateko ala bestekoa izango da. Hezkuntzak esfuertzo asko eskatzen du bai instituzioen aldetik, bai etxeko eta beste eginkizunetatik ere. Horietako batek ez badu behar bezala egiten bere eginbeharra hezkuntza ezinezkoa izango litzateke osorik ematea. Askotan aditzen da, haur txikienek, elkarrenganako borroka txiki bat dutenean haurren gauzak direla, baina hau ez da egi osoa. Izan ere, gauzak txikienetik handira joaten dira etengabe eta guk uste baina abiadura azkar eta larriagoan gainera. Haurrek zoriontsuak izan behar dute eta den-denek dugu eskubide hori, zoriontsuak izateko. Haurren ohitura bat izaten da, txikitatik taldeka jartzea, beraien gustuko lagunekin, baina nire ustez hori ez litzateke egin behar. Izan ere, hau izango litzateke arazo larrienetariko bat hezkuntzaren munduan. Haurrari zerbait irakatsi nahi badiogu, lehenengo gauza irakasleak edota gurasoek dutela beraiekiko boterea da, eta taldekako lanak haiei moldatzen uzten badiegu, beraientzat terreno osoa libre uzten diegu honelako gauzak gerta daitezen. Lehenik eta behin hartu beharreko neurketa irakasleak berak taldeak egitea izango litzateke, honela gelako "lider edo liderrek"(askotan nahiko ezkutuan baitaude, eta ohartu behar gara horretaz ere) ez lukete asti askorik izango beraiek nahi dutena egin dezaten. Gutxienez, haien aukerak murriztuz joaten bagara pixkanaka-pixkanaka zeozer egitera iritsi gaitezke, zeren bestela, zeinek uste dugu gehienetan ordaintzen dituztela besteen arazoak?errugabeenek,beti, errugabeenek. Edozein aitzaki dela medio hasiko zaizkio zirikatzen, jotzen, iseka egiten edo edonolako gaiztakeri eta krudelkeriak egiten, eta azkenean, gauza larria denean, benetan larria, damutu egiten gara ez dugulako ezer egin. Zergatik ez diogu hitz egiteari uzten eta benetan zerbait egiten??? Azken finean egoera hauek ez gertatzea hezitzaile guztion esku dago. Guk ezin badugu honelako borrokarik aurrera eraman, kooperatiboki jokatuz, nork egingo du ba??? Bullying-a edonolakoa dela ere, azken finean Bullying mota bat izaten jarraitzen du eta benetan diotsuet ez dela gauza erraza biktima baten zauriak sendatzea, nahiz psikologiko, emozional edota fisikoak izan. Beraz, honekin,hezkuntza on baten oinarri garrantzitsuena aipatu dut, honako hau:




viernes, 9 de marzo de 2012

IKASTEKO BALDINTZAK ETA GURE IKASKUNTZA PROZESUA

ZEIN DIRA ZUEK ONDO IKASTEKO BEHAR DITUZUEN BALDINTZAK (materiala, ikuspuntua, irakaslea, testuingurua, metodologia)???

Egia esan behar badut nik hainbat metodo ezberdin erabiltzen ditut edukiak ondo ikasi ahal izateko. Izan ere gaiak ezberdinak izanda modu ezberdinean ikasteko aukera ematen baitu. Esaterako historia ikasteko antzerki bat egiten dut, hainbat txantxa erabiliaz, parra egin eta honela datuak gogoratzeko, datak eta eginkizunak. Natur ikasteko adibidez, irakurri ondoren marrazkiak egitea gustatzen zait, atalak ondo bereizten ditudala ziurtatzeko. Hizkuntzetan, aldiz, literatura ala gramatika atalak hain ezberdinak izanda metodologia ezberdinak erabiltzen ditut. Gramatika atalean isiltasuna behar dut, kontzentrazio osoa pausuak behar diren bezala ikasteko. Bestalde literaturaren zatian hainbat erreferentzia edukitzea gustatzen zaizkit ba adibidez, Lorka ikasten ari banaiz nolakoa zen bere garaia, zer urteren inguruan kokatzen den...etab jakitea gustatzen zait. Horregatik ipuin baten antzera ikasten dudala esango nuke.
Irakasleari dagokionez, motibazio osoarekin esplika dezan gustatzen zait eta azalpenak ozen eta garbi esplikatzea. Horrela motibazioarekin, arreta handiagoa da eta hobeto ulertzen dira azalpenak. Horrez gain, azalpenek errealitateko adibideekin lotura izan behar dutela iruditzen zait, honela, erreferentzia bat edukiz, errazago gogoratzen dira datuak.
Askotan, mezu konkreturen bat bidali nahi badugu jokoak ere egin ditzakegu. Nik behin edo behin egin izan ditut eta oso ondo etortzen dira jokoarekin mezuak oso ondo transmititzen baitira.
Laburtuz, kontzentrazio osoa behar den ikasgaietan matematikak adibidez isiltasun osoa behar izaten dut eta informazioa gogoratzeko:natur, gizarte etab.,...eskemak, antzerkiak, jokoak erabili izan ohi ditut.


NOLA IRAKATSI DIZUETE GAUR EGUN ARTE???

Egia esanda, mota ezberdinetako irakasleak ezagutu ditut, motibagarriak, azalpen garbiak ematen zituztenak, ez zutenak ondo azaltzen...etab eta bakoitzak modu ezberdin batean irakatsi du bere gaia. Horrela, hainbat metodo ikasteko gai izan naiz  baina landuena eskemak egitea izan da. Gehienek eskemen bidez errazago ikasiko genuela zioten eta hainbeste materia egonda ikasteko ez naiz harritzen metodo hau lagungarri izatea. Gehienek zioten isiltasun osoa eta kontzentrazio osoz eskemak egin ostean errazago zela bakarka ikastea.

martes, 28 de febrero de 2012

NEUTRALTASUNA


HEZKUNTZAN ETA IRAKASKUNTZAN ZEHAZKI, NEUTRALAK IZAN AL GAITEZKE?

Ba egia esan behar badut egokiena neutralak izatea litzateke, baina tamalez, gehienetan ideia hau ez da praktikara eramaten. Izan ere,gure bizitza hezkuntza prozesu batez baldintzaturik dago eta baldintzapen horrek positiboki edota negatiboki eragin diezaguke.
Hala ere, hezkuntza terminoa asko murrizten dute errealitateko elementuek, hala nola, bakoitzaren pentsamolde eta politikek, kulturek eta arauek. Bakoitzak bere ikuspuntua baitu baina klase batean ezin ditzakegu ikuspuntu guzti horiek sartu, baizik eta, plano orokor batean bilduta hezkuntza orokor bat markatu.
Bestalde, irakasle eta ikasleen arteko jarrerak ere hezkuntza baldintzatzen du. Izan ere, bai batzuek bai besteek dituzte beraien betebeharrak baina arazoak beraien betebeharretatik ateratzen direnean hasten dira, eta jarrera hauek, normalean, errespetu falten bidez azaleratzen dira.

Beste hitz batzuetan esanda neutraltasuna bai ikasle bai irakaslearen ideien arteko moldaketa bat izango litzateke eta hortaz, oreka hori bilatzea komenigarria da. Ikasleari askatasuna utzi behar zaio baina betiere muga bat errespetatuz, alegia, besteei errespetu falta bat ez egiteraino. Hortaz, galderari erantzunez, bai neutralak izan gaitezke baldin eta hori proposatzen baldin badiogu geure buruari


ZER DESBERDINTASUN DAGO NEUTALA EDO OBJETIBOA IZATEAN??


Lehen esan dudan bezala, neutrala izatean pertsonen arteko ideien oreka aurkitzen da norberak haren ideiak jarrai ditzake baina muga bat pasa gabe, aldiz, objektiboa izatean pertsona batek beharrez egin behar du eginkizun bat, beraren iritzia sartzen ez duelarik

lunes, 13 de febrero de 2012

GIZARTERATZEA, KULTURA ETA HEZKUNTZA

  
GIZARTERATZEA: Gizaki bat, hezkuntza prozesu baten bitartez, gizarte baten barne sentiaraztearen prozesua. Egia esan behar badut, gizarteratzea ez da ematen duen bezain erraza. Gizarteratzearen bidean oztopo ugari ikus daiteke eta eskoletan ematen ari den fenomeno nabarmenetariko bat Bullying-a izango litzateke. Oztopo honek gizarteratze prozesua erabat etetea ekar dezake biktimarentzat.
.


KULTURA: Herrialde ezberdinen arteko ohituren multzoa. Kultura ugari daude munduan, baina ez dira behar bezala errespetatzen, ez batzuek ezta besteek ere.
 






HEZKUNTZA: irakaskuntza baten bitartez ematen diren edukien multzoa. Hezkuntzan arlo ugari daude eta modu asko haur baten heziketa bermatu ahal izateko.




ZEIN EREMUTAN ARITUKO NAIZ??

Blogari hasiera emateko asmotan, esango dut zer eremutan arituko naizen ez dudala  horren garbi ikusten, izan ere, hezkuntza formala eta ez formalaren arteko fusio batean lan egin nahi bainuke. Hala nola, hezkuntza askeagoa izatea nahi nuke, misio pedagogikoen antzera, kanpora atera eta helburu batzuekin buruturiko ekintzak egingo nituzke haurren motibazioa garatzeko baita ikasleen kalifikazioak igotzeko ere. Honela, ikaslearen interesak igo ahala,gehiago saiatuko da eta nota hobeagoak lortu ahal izango ditu.