Páginas

viernes, 9 de marzo de 2012

IKASTEKO BALDINTZAK ETA GURE IKASKUNTZA PROZESUA

ZEIN DIRA ZUEK ONDO IKASTEKO BEHAR DITUZUEN BALDINTZAK (materiala, ikuspuntua, irakaslea, testuingurua, metodologia)???

Egia esan behar badut nik hainbat metodo ezberdin erabiltzen ditut edukiak ondo ikasi ahal izateko. Izan ere gaiak ezberdinak izanda modu ezberdinean ikasteko aukera ematen baitu. Esaterako historia ikasteko antzerki bat egiten dut, hainbat txantxa erabiliaz, parra egin eta honela datuak gogoratzeko, datak eta eginkizunak. Natur ikasteko adibidez, irakurri ondoren marrazkiak egitea gustatzen zait, atalak ondo bereizten ditudala ziurtatzeko. Hizkuntzetan, aldiz, literatura ala gramatika atalak hain ezberdinak izanda metodologia ezberdinak erabiltzen ditut. Gramatika atalean isiltasuna behar dut, kontzentrazio osoa pausuak behar diren bezala ikasteko. Bestalde literaturaren zatian hainbat erreferentzia edukitzea gustatzen zaizkit ba adibidez, Lorka ikasten ari banaiz nolakoa zen bere garaia, zer urteren inguruan kokatzen den...etab jakitea gustatzen zait. Horregatik ipuin baten antzera ikasten dudala esango nuke.
Irakasleari dagokionez, motibazio osoarekin esplika dezan gustatzen zait eta azalpenak ozen eta garbi esplikatzea. Horrela motibazioarekin, arreta handiagoa da eta hobeto ulertzen dira azalpenak. Horrez gain, azalpenek errealitateko adibideekin lotura izan behar dutela iruditzen zait, honela, erreferentzia bat edukiz, errazago gogoratzen dira datuak.
Askotan, mezu konkreturen bat bidali nahi badugu jokoak ere egin ditzakegu. Nik behin edo behin egin izan ditut eta oso ondo etortzen dira jokoarekin mezuak oso ondo transmititzen baitira.
Laburtuz, kontzentrazio osoa behar den ikasgaietan matematikak adibidez isiltasun osoa behar izaten dut eta informazioa gogoratzeko:natur, gizarte etab.,...eskemak, antzerkiak, jokoak erabili izan ohi ditut.


NOLA IRAKATSI DIZUETE GAUR EGUN ARTE???

Egia esanda, mota ezberdinetako irakasleak ezagutu ditut, motibagarriak, azalpen garbiak ematen zituztenak, ez zutenak ondo azaltzen...etab eta bakoitzak modu ezberdin batean irakatsi du bere gaia. Horrela, hainbat metodo ikasteko gai izan naiz  baina landuena eskemak egitea izan da. Gehienek eskemen bidez errazago ikasiko genuela zioten eta hainbeste materia egonda ikasteko ez naiz harritzen metodo hau lagungarri izatea. Gehienek zioten isiltasun osoa eta kontzentrazio osoz eskemak egin ostean errazago zela bakarka ikastea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario